Baina, zer da hau?

Kaixo!

Ongi etorri Lo Que No Subrayas-era eta eskerrik asko TikTokeko dantzak egiten ematen duzun denbora pixka bat gugan gastatzeagatik. Oraingoan esku artean dugun proiektua aurkeztuko dizugu.

Txapas batzuk garenez eta karreran ikasi ditugun gauzak eta horien ondorioz deskubridu ditugun istorioak oso interesgarriak direla uste dugunez, biokimikari, biomedikuntzari eta bururatzen zaigunari buruz pixka bat idaztea erabaki dugu.

Horrela beti izango duzu datu politen bat ingurukoei kontatzeko goizeko 3etan kontenedore baten atzean txisa egiten duzun bitartean.

Kontu honen hasiera elkarrekin egiten ari garen komunikazio eta dibulgazio zientifikoko ikastaro baten jardueretan dago (eskerrik asko Laniakea ikastaro fantasiosoagatik), non Podcast bat egin behar zen. Pertsonako 4 minutu eskatzen zituzten eta 45 egin genituen bion artean.

Txapas batzuk garela esaten dugunean, ez dugu gezurrik esaten.

Erabaki genuen Podcast-a argitaratu nahi genuela, eta, jakina, jendea enteratu zedin nahi bagenuen, Instagram, Twitter eta TikTokera eraman behar genuen. Horregatik, blog hau irekitzea erabaki genuen, idatzizko azalpenak luze eta lasai emateko toki bat nahi genuelako. Beraz, hemen gaude, dena egiten saiatzen, zer egiten dugun oso ondo jakin gabe.

Bizitzan bezala.

Sareen eta blogaren eduki guztia bi astean behin argitaratzen dugun Podcastaren kapituluarekin lotuta egongo da, eta zerbait interesgarria ikusten badugu, random samarra izan arren, hori ere lasai asko sartuko dugu. Gainera, gaztelaniaz zein euskaraz argitaratuko dugunez, argitalpen guztiak aurkituko dituzue atalka antolatuta hizkuntza bakoitzaren erlaitzean. Horrela ez zarete zoratuko argitalpenen orrialdean interesatzen zaizuenaren bila.

Idiomas, querida.

Beraz, laburbilduz, hemen biozientziei buruz hitz egiten da, baina “mamarracheo” zentzugabeenetik; izan ere, agian 4.DBHn ez zenuen ulertu txertoek nola funtzionatzen duten, baina txertoa zure Tinder-eko crush-arekin alderatuz gero, agian zerbait harrapatzera hel zaitezke.

Bukatzeko, biokimika, biomedikuntza edo biologia molekularraren inguruan (gure gaiak baitira) jakin-mina duzuen gairen bat baduzue, e-mailez edo edozein sare sozialetako mezu bidez esan diezagukezue. Zuen zerbitzura gaude, betiere gaia bioinformatika ez bada. Bioinformatika ez, bioinformatikak ez du lekurik gure bizitzan.

Baliteke biok bioinformatika penkatu izana. Baliteke. 

ADI EGON, LASTER HASIKO GARA ETA.

IMMUNIZAZIOAREN HISTORIA edo guk nahiago dugun bezala:

TXERTOAK ESNIFATZEN!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.